Enero 2008: Matematikaren Giza Aurpegia (Euskara) - Fermat (1601-1665) |
Martes 01 de Enero de 2008 | ||
Página 14 de 35
PIERRE DE FERMAT (1601 - 1665) Fermat kultura frantsesean jeinu handienetako bat, Zientziako Historiako pertsonai nagusienetariko bat eta, garai guztietako matematikaririk gorenetakoa izan zen. Jakintza humanista bikaina eta antzinate klasikoko ezaguera sakona izanda, Fermatek olerkiak dotoretasunez eta berotasun lirikoz idazten zituen latinez, frantsesez eta espainolez. Baina bere benetako pasioa, olerkiak baino pasio biziago, Matematikak izan ziren –pluralean, esparru guztietan parte hartu zuen eta era adierazgarrian: Geometria klasikoa, Geometria Analitikoa, Kalkulu Diferentziala eta Integrala, Probabilitatea eta Zenbaki Teoria–. Fermatek Matematika grekoari buruzko ezaguera harrigarria zeukan. Diofantok egindako lanari esker eta jarraipena emanez, Fermatek Zenbaki Teoria garatu zuen –bere izena Matematikako buruketa ospetsuenetako batekin lotuta dago, orain dela gutxi ebatzita–; Apolonioren eta Pappusen lanetatik eta Vietaren Algebra errenazentistatik Fermaten Geometria Analitikoa azaltzen da – Cartesiarra deitutako planoak Plano Fermatiarra izena izan beharko luke–; bi eragin horiengatik eta Arkimedesen lanekin lotuta, Newtonen eta Leibnizen Kalkulu Infinitesimaleranzko lerro nagusiak diren artifizio infinitesimal asko –diferentzialak eta integralak– jaio ziren. Fermatek eskuizkribu batzuetan bere deskubrimendu bikainen zati apur bat bakarrik idatzi zuen. Agian, umiltasunagatik edo zaletasun bat lanbide ez bilakatzearren –jurista zen–, argitaratzeari uko egin zion. Bere obraren funtsa zientzialari garaikideekin izandako bere korrespondentzia agortezinean dago. Beren eskutitz bikainetan bere adimen sintetiko eta zorrotza erakutsi zituen. Izan ere, eskutitzetan pasio oldartsuz deskubritu, asmatu, analizatu, argudiatu, eztabaidatu eta demostratu egin zuen. Gogoangarria da Fermatek bere oharrak eta aurkikuntzak bere ideien inspirazioa aurkitzen zueneko Matematika grekoko (Liburutegi izugarria zeukan) liburuen ertzetan idatzi zituela. Hauxe da Matematikari guztien buruan eta bihotzean leku berezi bat betetzen duen Fermaten irudiak daukan erakargarritasun mitikoaren arrazoia. -------------------------------------- Fermaten aierua
Fermaten aierua, 1995ean Andrew Wilesek demostratuta, Matematikaren Historian zehar problema ospetsuenetako bat izan da.
|
© Real Sociedad Matemática Española. Aviso legal. Desarrollo web |