Enero 2008: Matematikaren Giza Aurpegia (Euskara) - Miguel de Guzmán (1936-2004) |
Martes 01 de Enero de 2008 |
Página 34 de 35
MIGUEL DE GUZMÁN OZÁMIZ (1936 - 2004) Cartagenan jaio zen. Madrileko Complutense Unibertsitateko Analisiko katedraduna, Zientzia Zehatzetako, Fisikako eta Naturako Erreal Akademiako kide osoa, Argentinako Errepublikako Zientzia Akademia Nazionaleko kidea eta ICMIko (Comisión Internacional de Instrucción Matemática) presidentea izan zen. 1961ean Münichen Filosofian eta 1965ean Matematikan eta Filosofian Complutense Unibertsitatean lizentziatu zen. 1968an, Alberto Calderónen zuzendaritzapean, Chicagoko Unibertsitatean doktoratu zen eta Complutense Unibertsitatera bueltatu zen urte horretan doktore titulua lortuz. Complutensean irakasle eta ikertzaile bezala jardun zuen hil arte, baina Chicagoko, San Luiseko, Princetoneko, Suediako, Brasileko,...unibertsitateetako irakaslea ere izan zen. Bere zuzendaritzapean nazioarteko ospe handiko ikertzaile asko finkatu ziren. Hezkuntza maila guztietako Matematikaren irakaskuntza bere kezka nagusietako bat izan zen. Artegatasun horren ondorioz, artikulu, publikazio, hitzaldi eta ikastaro ugari burutu eta, batxilergoko eta unibertsitaterako testu liburuak egin zituen: Differentation of integrals in Rn, Real variable methods in Fourier analysis, Ecuaciones diferenciales ordinarias, Teoría de estabilidad y control, Integración,... Bere beste zaletasuna Matematikako dibulgazioa izan zen. Miguel de Guzman XX. mendeko dibulgatzaile matematiko espainiarrik bikainena izan zen. Bere tituluak atseginak, erakargarriak eta interesgarriak, klasikoak dira mundu osoan: Mirar y ver, Cuentos con cuentas, Aventuras matemáticas, Para pensar mejor, El rincón de la pizarra, Estructuras fractales, La experiencia de descubrir en geometría,... Miguel de Guzman jakintza matematikoa dibulgatzeko Interneten erabilpenean aitzindari ere izan zen. Aldi berean, matematikako irakaskuntzan baliabide informatikoak erabiltzea sutsuki defendatu zuen. Berez matematikarekin kezkatuta zegoen, baina batez ere horren paperarekin oraingo gizartean. Kezka horren ondorioz, 1999an ESTALMAT (Talentu matematikoaren kilikapena) proiektua abian jarri zuen, gazteengan trebetasun matematikoaren garapena bultzatzearren. Matematikari handia, irakasle itzela eta, bere bizitzaren azken urteetan komunikabideetan matematikarekin edo bere irakaskuntzarekin lotura zeukan edozein gairen edo berriren aurrean, derrigorrezko eredu izan zen. Espainian Miguel de Guzman azken hamarkadan matematikaren herritartzearen banderaduna izan da. -------------------------------------- Tensegridadeak Argazkia: F. Martín Casalderrey
|
© Real Sociedad Matemática Española. Aviso legal. Desarrollo web |