Enero 2008: Matematikaren Giza Aurpegia (Euskara) - Ventura Reyes Prosper (1863-1922) |
Martes 01 de Enero de 2008 |
Página 30 de 35
VENTURA REYES PRÓSPER (1863 - 1922) Ventura Reyes Prósper Castueran (Badajoz) jaio zen. Batxilergoa Murtzian eta Natur Zientziak Madrileko Unibertsitatean ikasi zuen. 1885ean “Espainiako, Portugaleko eta Balear irletako hegaztien Katalogoa” izenburua zeukan tesiarekin doktoretza lortu zuen. Bere anaia Eduardorekin Alemaniara bidaiatu zuen eta han Felix Klein eta F. Lindemann matematikariak ezagutu zituen. Hizkuntzetarako erraztasun itzela zeukan. Izan ere, Reyes Prosperrek frantsesez, ingelesez, alemaneraz eta italieraz jariotasunez hitz egin zuen eta latinez, grezieraz, errusieraz, suediarrez eta norvegieraz ezaguera handiak izan zituen. Honi esker, bere garaiko aparteko ikertzaileen argitaratutako lan originalak irakur zitzakeen. Ventura jauna gizon onbera eta ongile izan zen. Terueleko Institutu Probintzialean Naturaren Kondairako katedraduna izateaz gain, Albaceteko Bigarren Hezkuntzako Institutuan Matematikakoa, Jaeneko eta Cuencako Institutuetan Fisikakoa eta Toledoko Institutuan Fisikakoa, Kimikakoa eta Matematikakoa ere izan zen. Hiri honetan, hil egin zen hirian hain zuzen ere, presoei irakatsi zien. Bere jarduera zientifikoa alor ezberdinetan garatu zuen. Espainian berriak ziren bi esparru landu zituen: logika matematikoa eta geometria ez euklidearra. Reyes Prosperrek ez zuen eskulibururik idatzi, bere herrikideek ezagutu ez zituzten teoria ezezagun berriei buruzko artikuluak eta buruketak baino. Aldizkari atzerritarretan argitaratu zuen lehen matematikari espainiarra izan zen. Ospe handiko Matematische Annalen aldizkari alemaniarrean esate baterako. Pedagogi esparruan, Ventura zientzia modernoa bigarren hezkuntzan sartzearen aldekoa izan zen. 1888ko abuztuaren 27an aurkeztutako Bigarren Hezkuntzako oposaketetarako Matematikako programan esan zuen: “Programa honetan atzerrian (bereziki, Frantzian, Italian, Errusian eta Alemanian) arruntak diren aldaketak sartzen saiatu naiz. Izan ere, jakintsuak Zientziako hazkundean lan egiten ari dira. Deskubrimendu berriak irakastea egokia da. Arlo errazetan oso zehatza izaten saiatu naiz, denbora gutxian ikas daitezkeela frogatuta dago eta”. -------------------------------------- Triangelu baten angeluen batuketak (espazioko geometriaren arabera)…
|
© Real Sociedad Matemática Española. Aviso legal. Desarrollo web |