Enero 2008: Matematikaren Giza Aurpegia (Euskara) - Emmy Noether (1882-1935) |
Martes 01 de Enero de 2008 |
Página 29 de 35
EMMY NOETHER (1882 - 1935) Emmy Noether jatorri judutarreko matematikari alemaniarra eta XX. mendeko pertsonalitate matematiko garrantzitsuenetariko bat izan zen. Gaur egun munduan zehar pertsona askok berak Algebran egindako lanari jarraipena ematen diote. Emmy Amalie Noether 1882ko martxoaren 23an Erlangenen (Baviera) jaio zen. Erlangeneko Unibertsitatean 984 ikasleen artean bera neska bakarra izan zen. 1903an, Gotingara eta 1904an Erlangenera joan zen eta inbariante teoriari buruzko doktoretza egin zuen. 1907an “cum laude” doktoretza gradua lortu zuen memoria “forma bikoadratikoa hirutarrentzako inbariante sistema osoari buruz” izenburua zeukanarekin. Memoria hau 1908an argitaratu zen. Emmyri buruz Jean Dieudonnék esan zuen “bere garaiko matematikaririk onena eta XX. mendeko matematikaririk onenetako bat (gizona ala emakumea)” izan zela. Moskuko Sozietate Matematikoan, bere lagunak, Pavel Sergeevich Aleksandrov (1896-1982), honela gogoratzen zuen: “Emmy Noether emakume matematikaririk handiena izan zen, zientzialari izugarria, irakasle itzela eta pertsona ahaztezina”. Inbariante algebraikoei buruzko bere lehen espezializazioaren bitartez, energiaren kontserbazioaren problema ebazten baimendu zuten erlatibitatearen teoriarentzako funtsezko bi teorema (Fisikoek “Noetherren Teorema” deituta) demostratzea lortu zuen. Bere ekarpenik inportanteenak ikerketa matematikoan axiomatizazioari buruzkoak eta eraztunen, moduluen, idealen, eragileekin taldeen, etab. teoria algebraikoa izan ziren. Horregatik noether eraztunek, noether taldeek,... bere izena daukate. Hogeigarren hamarkadan Algebraren funts batzuk aldatu zituzten ikerketa batzuk egiten hasi zen. Bere publikazioak nahikoak izan ziren Matematikan bere ekarpenak itzelak izan zirela esateko. Hala eta guztiz ere, inoiz ez zitzaion argitaratzea arduratu eta, bere kideei eta ikasleei, berak egiten zizkien iradokizunetik hasita, emaitza interesgarriak garatzen utzi zien. -------------------------------------- |
© Real Sociedad Matemática Española. Aviso legal. Desarrollo web |