Enero 2008: Matematikaren Giza Aurpegia (Euskara) - Sonia Kovaleskaia (1850-1891) |
Martes 01 de Enero de 2008 | ||
Página 26 de 35
SONIA KOVALÉVSKAYA (1850 - 1891) Sonia Kovalévskaya XIX. mendeko matematikari errusiarra zen. Konfiantzaz Sonia deitzen zioten Sofía Vassilíevna Korvin-Krukovskaya, 1850eko urtarrilaren 15ean Moskun jaio zen. Errusian emakumeek ezin zutenez unibertsitatean ikasi, neskek era kurioso bat aurkitu zuten herritik ateratzeko eta ikasi ahal izateko. Mutil bat konbentzitu komenientziagatik ezkontzeko. Aukeratua Vladimir Kovalevski izan zen. 1868an ezkondu ziren. 1870eko udazkenean Soniak Berlinera joatea erabaki zuen Karl Weierstrassekin (1815-1897) ikasteko, bere ustez “Analisi Matematikoaren aita” zena. Han ere emakumearen sarbidea jarduera unibertsitarioetara debekatuta zegoenez, Weierstrassengana zuzenean jo zuen klase partikularrak eskatzera. Honek onartu egin zuen eta lau urtez dohaineko klaseak eman zizkion. 1874an Weierstrassek uste zuen Soniaren lanak nahikoak zirela doktoretza erdiesteko. Kudeaketa pilo bat egin ostean, Gotingako Unibertsitateak onartu egin zuen eta Soniak hiru ikerketa aurkeztu zituen. Bere lehen lana doktoretza-tesi bezala onartu zen eta “cum laude” doktore gradua eman zioten. Sonia doktorea izanda ere, ez zuen lanik topatzen Europako inolako unibertsitatetan. 1883ko azaroaren 11n Stockholmeko Unibertsitatean, Mittag-Lefflerek proposatuta, irakasle bezala onartu zuten. Bere ikerketak Analisi Matematikoan burutu zituen. Bere tesiaren hiru lanak honako hauek dira: i) Deribatu partzialezko ekuazioen teoriari buruz. Bere izena matematikaren historian gelditu da deribatu partzialezko ekuazioen soluzioen existentzia eta bakartasunari buruz mintzatzen den Cauchy-Kovaleskayaren Teoremari esker. ii) Saturnoren eraztunen itxurari buruzko Laplaceren ikerkuntzei gehigarriak eta oharrak. iii) Hirugarren ordenako integral abeldar mota zehatz bat integral eliptikoetara laburketari buruz. Soniak integral eliptikoetara labur daitezkeen hirugarren ordenako integral abeldar kasuak ikasi zituen. Hau izan zen bere espezializazioa eta horregatik izan zen ezaguna bere garaian Europan zehar. Pariseko Zientzietako Akademiak Bordin Saria eta beranduago Suediako Zientzietako Akademiak bere saria eman zioten puntu finko baten inguruan solido baten errotazioari buruz ikertzeagatik. Bere arrakasta matematiko nagusia izan zen. Bere hilondoko lana Burnsen Teorema baten sinplifikazio bat izan zen. --------------------------------------
|
© Real Sociedad Matemática Española. Aviso legal. Desarrollo web |