Euskara: Ipuin Laburren Lehiaketa |
IPUIN LABURREN II DIVULGAMAT LEHIAKETA
Lehiakideak ipuin laburra aurkeztuko du, gai librekoa, matematikekin zerikusia duena (egileak egokien deritzon moduan). Ipuina orijinala izango da eta argitaratu gabea, ezein literatur lehiaketetan aurrez saritu gabea. SARIAK Lehen Sari bat ezartzen da, 750 eurotakoa eta bi Akzesit, bana 15 liburuko lotekoa. LEHIAKIDEAK Edozein pertsonak parte har dezake, adina edo nazionalitatea gorabehera. Ipuinak Estatuko edozein hizkuntza ofizialetan idatziak izan daitezke. Lehiakide bakoitzak nahi beste orijinal aukez ditzake. AURKEZTEKO EPEAK eta LEHIAKETAREN EBAZPENA Lanak honako helbide honetara aurkeztuko dira: 2006ko azaroaren 30a baino lehen. Lanak DIN-A4 formatuko orrietan aurkeztu beharko dira, idazmakinaz jota edo ordenadorez eginak (letra-mota Times 12koa edo antzekoa izango da), lerro artekoa tarte bikoiztekoak eta alde batetik idatziak soilik. Ipuinak, ezinbestean, ezizenez aurkeztuko dira. Aparteko gutunazal itxi batean, kanpoaldean, ipuinaren titulua eta egilearen ezizena idatziko dira. Barrualdean, ipuinaren titulua, egilearen izen-abizenak, helbidea, jaiotze-data eta telefonoa idatziko dira. EPAIMAHAIA Espainiako Matematika Errege Elkarteko Zabalkunde Batzordeak berak espezialitate askotako irakaslez eta arituez osatutako epaimahaia izendatuko du eta haren ebazpena apelaezina izango da. Oinarriotan ikusita ez dauden gorabehera guztiak epaimahaiak erabakiko ditu. Lehiaketaren ebazpena 2007ko otsailaren hasieran egingo da publiko. Espainiako Matematika Errege Elkarteko Zabalkunde Batzordeak lan irabazle edo finalistak argitaratzeko eskubidea gordetzen du. OINARRIEKIN ADOS IZATEA Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauekin guztiekin ados izatea dakar; baita epaimahaikideen erabaki eta ebazpenarekin ere. ARGIBIDEA Gainerako edozein argibide nahi izanez gero, honako hau da harremana Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla . Interneteko orria www.divulgamat.net |