DivulgaMAT
Inicio - DivulgaMAT Facebook - DivulgaMAT Twitter - DivulgaMAT
     Novedades editoriales
     Eventos
     Noticias
     Sugerencias
     Concursos Literarios RSME-ANAYA
     Exposiciones de la RSME
     Enlaces de interés
     Agradecimientos
     Quiénes somos
     Archivos
Euskara: Narrazio Lehiaketa
PDF Imprimir Correo electrónico

ESKOLARTEKO NARRAZIOEN II DIVULGAMAT LEHIAKETA

Logo DivulgaMAT           Logo RSME

Logo Anaya

Logo Nivola   Logo Proyecto Sur

LEHIAKETAREN HELBURUA

Lehiaketaren helburua matematika gazteen artean ezagutaraztea da, zientzia honekiko, bere historia eta protagonistekiko haien interesa sortuz. Era berean, gazteen artean, alegia gizartean, matematikak giza historiaren eta kulturaren zati direla zabaldu nahi da.

Lehiaketan parte hartu nahi duenak fikzioko ipuin bat idatziko du, matematika-emaitza batean, zientziarekin zerikusia duen pertsonaia batengan, matematikak loratzen diren egoera batean oinarrituta… Gai hauetako bat erakutsi nahi da, ipuinaren egilearen begirada kritiko eta irudimenezkoaren bidez.

SARIAK

Lehen Sari bat ezartzen da, 750 eurotakoa eta bi Akzesit, bana 15 liburuko lotekoa.

LEHIAKIDEAK

2006ko abenduaren 31an 12 urte baino gehiago eta 18 baino gutxiago duten gazteek parte har dezakete.

LANEN LUZERA

Lanak orijinalak eta argitaratu gabeak izango dira eta, aukeran, DIN A:4 formatutako orrietan aurkeztuko dira, alde batetik soilik idatziak. Idazlanaren luzera ez da bost orrialde baino gehiagokoa izango, orri arteko tartea bikoitza izanik. Testuak eskuz idatziak zian daitezke, baldin eta letra irakurgarria bada. Lehiakide bakoitzak ipuin bakarra aurkez dezake.

Ipuinak Estatutako edozein hizkuntza ofizialetan idatziak izan daitezke.

AURKEZTEKO EPEAK eta LEHIAKETAREN EBAZPENA

Lanak honako helbide honetara aurkeztuko dira:
Raúl Ibáñez Torres (EMEEko Zabalkunde Batzordeko Lehendakaria)
Matematika Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea
644 PK., 48080 Bilbo

2006ko azaroaren 30a baino lehen.

Ez da egilearen zienik idatziko ipuinean. Aparteko gutunazal itxi batean, kanpoaldean, ipuinaren titulua eta landu den matematika gaia. Barrualdean, ipuinaren titulua, egilearen izen-abizenak, helbidea, jaiotze-data eta telefonoa idatziko dira.

EPAIMAHAIA

Espainiako Matematika Errege Elkarteko Zabalkunde Batzordeak berak espezialitate askotako irakaslez eta arituez osatutako epaimahaia izendatuko du eta haren ebazpena apelaezina izango da. Oinarriotan ikusita ez dauden gorabehera guztiak epaimahaiak erabakiko ditu.

Lehiaketaren ebazpena 2007ko otsailaren hasieran egingo da publiko. Espainiako Matematika Errege Elkarteko Zabalkunde Batzordeak lan irabazle edo finalistak argitaratzeko eskubidea gordetzen du.

OINARRIEKIN ADOS IZATEA

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauekin guztiekin ados izatea dakar; baita epaimahaikideen erabaki eta ebazpenarekin ere.

ARGIBIDEA

Gainerako edozein argibide nahi izanez gero, honako hau da harremana Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla . Interneteko orria: www.divulgamat.net

 

© Real Sociedad Matemática Española. Aviso legal. Desarrollo web